1 Irlac ixil beitez ene ençuteco; jendaiec berri beçate beren indarra; eta hurbil beitez, eta orduan minça; juiamendutara sar gaitecen elkarrequin.
2 Norc eraiqui du prestua iguzqui-aldetic, eta norc deithu du bere ondotic? Haren aitzinean populuac eman eta erregueac azpiratu, populuac haren ezpatari herrautsa beçala eman eta erregueac haiceac derabilan lastoa beçala haren arrambelari azpiratu ditu.
3 Eta hequiei jarraiquitzean, iragan da, haren oinec eguin bidexcaric ez baita agueri.
4 Norc eguin eta obratu ditu horiec, guiçaldiac hatsarritic deithuz? Nic, Jaunac; ni bainaiz lehena, eta ni azquena.
5 Irlec ikusi eta icitu dira; lurraren lau izquinac harritu dira; jendeac hurbildu eta elkarganatu dira.
6 Lagunduco du batbederac bere laguna, eta bere anaiari erranen dio: Emoc bihotzari!