16 Haiçaturen ditutzu, eta haiceac eramanen ditu, eta xirimolac barraiatuco; eta çu, Jauna baithan boztuco, eta Israelgo saindua baithan jaucico çare.
17 Noharroin eta beharrac ur esque dabilça, eta ez dute aurkitzen; egarriac iharcen hari du hequien mihia. Nic, Jaunac, ençunen ditut; nic, Israelgo Jaincoac, ez ditut bazterrerat utzico.
18 Ibaiac idequiren ditut mendixquen maceletan eta ithurriac landen erdian, mortuac eçarriren ditut ur-maeletan, eta bideric gabeco lurra ur-errequetan.
19 Eremuan emanen ditut cedroa, elhorria, arraiana, olibondoa; mortuan, içaia, çuharra eta ezpela elkarrequin;
20 Ikus deçaten, eta jaquin, eta gogoan erabil, eta adi batean, Jaunaren escuac eguin duela hori, eta Israelgo sainduac creatu duela.
21 Athera çaçue juiamendura çuen çucena, dio Jaunac; aguer çaçue, baldin guerthuz bacindute cerbait, dio Jacoben erreguec.
22 Hurbil beitez eta erran biaçagute cer den guerthatu behar; beihala içatu diren gauçac eçagutaraz detzagutzue; eta bihotza horri emanic, eçaguturen dugu hequien akabança; erraguçue cer den guerthatu behar.