22 Hurbil beitez eta erran biaçagute cer den guerthatu behar; beihala içatu diren gauçac eçagutaraz detzagutzue; eta bihotza horri emanic, eçaguturen dugu hequien akabança; erraguçue cer den guerthatu behar.
23 Erraguçue ethorquiçunean guerthatu behar dena, eta jaquinen dugu jainco çaretela; eguiçue halaber onguia edo gaizquia, ahal badeçaçue, eta guciac ikusiren dugu eta minçaturen gare.
24 Huna, ezdeusetaric eguinac çarete; etzeneticacoa da çuen eguinça; hatsgarriqueriac hautatu çaituztete.
25 Eraiqui dut ipharretic, eta iguzqui-sorcetic da ethorriren; deithaturen du ene icena, eta handi-mandiac lohia beçala, baxeriguileac buztina oinaz orhatzen duen beçala ditu erabiliren.
26 Cein çarete hatsarritic ethorquiçunaren errailea, arren-eta eçagut deçagun? cein da hastapenetic minçatu dena, erran dioçogun: Eguiatia çare? Bainan ez da çuetan berri-ekarleric, ez aitzinetic erraileric, ez-eta nihorc ez du çuen solasic aditu.
27 Jaunac lehembicicoric erranen du: Huna non diren; eta Jerusalemeri emanen diot berri onaren ekarlea.
28 Eta beguiratu dut, eta hequietaric etzen bat bakarra ere asmu baten atheratzeco, ez-eta galdearen gainean hitz baten ihardesteco.