26 Cein çarete hatsarritic ethorquiçunaren errailea, arren-eta eçagut deçagun? cein da hastapenetic minçatu dena, erran dioçogun: Eguiatia çare? Bainan ez da çuetan berri-ekarleric, ez aitzinetic erraileric, ez-eta nihorc ez du çuen solasic aditu.
27 Jaunac lehembicicoric erranen du: Huna non diren; eta Jerusalemeri emanen diot berri onaren ekarlea.
28 Eta beguiratu dut, eta hequietaric etzen bat bakarra ere asmu baten atheratzeco, ez-eta galdearen gainean hitz baten ihardesteco.
29 Huna guciac gueçurti eta hequien eguinçac hutsal direla; hequien itchurac haice eta ezdeusqueria dira.