4 Norc eguin eta obratu ditu horiec, guiçaldiac hatsarritic deithuz? Nic, Jaunac; ni bainaiz lehena, eta ni azquena.
5 Irlec ikusi eta icitu dira; lurraren lau izquinac harritu dira; jendeac hurbildu eta elkarganatu dira.
6 Lagunduco du batbederac bere laguna, eta bere anaiari erranen dio: Emoc bihotzari!
7 Cobreguinac, mailuaz hari celaric, harequin ingudioan orduan joca hari cena berotu du erranez: Lotzeco ona da; eta lana itzez gogortu du, higui etzadien.
8 Eta çu, Israel, ene cerbitzaria; Jacob, hautatu çaitudana, Abraham ene adisquidea ganicaco iraulguia;
9 Haren baithan hartu çaitudana lurraren berce bazterretic, eta hango leku urrunetaric deithu; eta erran içan darotzudana: Çu çare ene cerbitzaria, çu hautatu çaitut, eta etzaitut iraici;
10 Ez içan beldurric, ceren çurequin bainaiz; ez ceiher, ceren ni bainaiz çure Jaincoa; hazcartu çaitut eta lagundu, eta ene prestuac bere escuinaz hartu çaitu.