7 Cobreguinac, mailuaz hari celaric, harequin ingudioan orduan joca hari cena berotu du erranez: Lotzeco ona da; eta lana itzez gogortu du, higui etzadien.
8 Eta çu, Israel, ene cerbitzaria; Jacob, hautatu çaitudana, Abraham ene adisquidea ganicaco iraulguia;
9 Haren baithan hartu çaitudana lurraren berce bazterretic, eta hango leku urrunetaric deithu; eta erran içan darotzudana: Çu çare ene cerbitzaria, çu hautatu çaitut, eta etzaitut iraici;
10 Ez içan beldurric, ceren çurequin bainaiz; ez ceiher, ceren ni bainaiz çure Jaincoa; hazcartu çaitut eta lagundu, eta ene prestuac bere escuinaz hartu çaitu.
11 Huna, ahalcaturen eta gorrituren dira çuri gudu ematen darotzuten guciac; eta jaçarcen darotzuten guiçonac, ez balira beçala eguinen eta galduco dira.
12 Bilhatuco ditutzu çuri bihurcen çaizquitzun guiçonac, eta ez ditutzu kausituco: ez balira beçala eta xahutuac beçala içanen dira guiçon çuri guerla eguileac;
13 Ceren ni bainaiz çure Jainco Jauna, escutic harcen çaitudana eta erraten darotzudana: Ez içan beldur, nic laguncen çaitut.