12 Jaunari bihurturen diote ospe, eta haren laudorioa goraqui erranen dute irletan.
13 Guerlari hazcarra iduri ilkiren da Jauna; guduco guiçonac beçala beroturen du bere karra, oihuz hasico da, deihadar eguinen du; bere etsaien gainean indar hartuco du.
14 Ixilic egotu naiz bethi, ez dut hitzic erran, jasancor içatu naiz; orai erditzen hari dena beçala minçatuco naiz; xahutuco, hondatuco ditut oro batean.
15 Mortu eguinen ditut mendiac eta munhoac, iharraracico ditut hequietaco sorho guciac, eta hibaietaric eguinen ditut irlac, eta agortuco ditut ur-maelac.
16 Itsuac eramanen ditut ez daquiten bide batetic, eta ibilaraciren ditut eçagutu ez dituzten bidexca batzuetaric; ilhumbeac hequien aitzinean arguitara aldaturen ditut, eta makurrac xuxenetara: hitz horiec eman diozcatet, eta berac ez ditut bazterrerat utzi.
17 Guibelerat itzuli dira; ahalque gorriz ahalca beitez molde bernuçatuetan beren sinhestea daducatenac, molde urthu batzuei erraten dutenac: Çuec çarete gure jaincoac.
18 Gorrac, adi; itsuac, beguira çaçue ikusteco.