13 Guerlari hazcarra iduri ilkiren da Jauna; guduco guiçonac beçala beroturen du bere karra, oihuz hasico da, deihadar eguinen du; bere etsaien gainean indar hartuco du.
14 Ixilic egotu naiz bethi, ez dut hitzic erran, jasancor içatu naiz; orai erditzen hari dena beçala minçatuco naiz; xahutuco, hondatuco ditut oro batean.
15 Mortu eguinen ditut mendiac eta munhoac, iharraracico ditut hequietaco sorho guciac, eta hibaietaric eguinen ditut irlac, eta agortuco ditut ur-maelac.
16 Itsuac eramanen ditut ez daquiten bide batetic, eta ibilaraciren ditut eçagutu ez dituzten bidexca batzuetaric; ilhumbeac hequien aitzinean arguitara aldaturen ditut, eta makurrac xuxenetara: hitz horiec eman diozcatet, eta berac ez ditut bazterrerat utzi.
17 Guibelerat itzuli dira; ahalque gorriz ahalca beitez molde bernuçatuetan beren sinhestea daducatenac, molde urthu batzuei erraten dutenac: Çuec çarete gure jaincoac.
18 Gorrac, adi; itsuac, beguira çaçue ikusteco.
19 Nor da itsu, ez bada ene cerbitzaria? eta nor da gor, ez bada haina ceinari igorri baitiozcat ene meçulariac? Nor da itsu, ez bada saldua içan dena? eta nor da itsu, ez bada Jaunaren cerbitzaria?