7 Idec detzatzun itsuen beguiac, estecatic athera lothua dena eta presondeguitic ilhumbeetan jarriac direnac.
8 Jauna naiz ni, hori da ene icena ez diot berce bati emanen ene ospea, ez-eta idolei enetzateco laudorioa.
9 Huna non guerthatu diren erranac içan ciren lehembicicoac; berriac ere eçagutarazten ditut nic, adiaracico darozquitzuet guertha ditecen baino lehen.
10 Jaunari canta dioçuçue cantica berri bat; haren laudorioa lurraren lau izquinetaric ilkiaraz çaçue, oi itsasora jausten çaretenac eta haren hedaduran çabilçatenac; irlac, eta hequietaco egoiliarrac.
11 Jaic beitez mortua eta hango hiriac: Cedarrec etcheetan eguinen du bere egoitza. Petrarrac, lauda çaçue Jauna; mendi-cascoetaric harico dira oihuca.
12 Jaunari bihurturen diote ospe, eta haren laudorioa goraqui erranen dute irletan.
13 Guerlari hazcarra iduri ilkiren da Jauna; guduco guiçonac beçala beroturen du bere karra, oihuz hasico da, deihadar eguinen du; bere etsaien gainean indar hartuco du.