16 Horra cer dioen Jaunac, itsasoan eman duenac bide bat, eta ur-uharretan bidexca bat.
17 Hura da itsasora eraman cituena Eguiptoco orga-laster, çaldi, armada eta indar guciac, elkarrequin oro lokartu baitira, eta ez baitira atzarrico; lihoa beçala xehacatuac dira, eta iraunguituac baitira.
18 Lehembicicoez ez orhoit, beihalacoei ez beguira.
19 Huna non berrien eguitera nohan, eta oraietan ilkitzera dohaci; eçagutuco ditutzue beraz; bide bat eçarriren dut mortuan, eta hibaiac ecin-iraganezco toquian.
20 Larreco abereec, erainsugueec eta ostruquec goresten naute, ceren urac eman ditudan mortuan eta hibaiac ecin-iraganezco toquietan, ene populuari, ene hautatuari edatera ematea gatic.
21 Populu hori enetzat eguin dut; ene laudorioa goraqui du eguinen.
22 Jacob, ez darotaçu dei eguin; Israel, etzare enetzat lanean haritu.