19 Huna non berrien eguitera nohan, eta oraietan ilkitzera dohaci; eçagutuco ditutzue beraz; bide bat eçarriren dut mortuan, eta hibaiac ecin-iraganezco toquian.
20 Larreco abereec, erainsugueec eta ostruquec goresten naute, ceren urac eman ditudan mortuan eta hibaiac ecin-iraganezco toquietan, ene populuari, ene hautatuari edatera ematea gatic.
21 Populu hori enetzat eguin dut; ene laudorioa goraqui du eguinen.
22 Jacob, ez darotaçu dei eguin; Israel, etzare enetzat lanean haritu.
23 Ez darotaçu escaini holocaustaco aharia, eta ez nauçu çure bitimez goretsi; escaincez ene cerbitzatzera etzaitut behartu, eta isensuquetan lanic ez darotzut eman.
24 Ez duçu çure diruz enetzat kanabera usaindunic erosi, eta ez nauçu çure bitimen bilgorrez horditu. Bainan çure bekatuez gathibu bat beçala erabili nauçu, eta çure tzarqueriez hestutu nauçu.
25 Ni naiz, neroni naiz, çure tzarqueriac ene buruaren ariaz eceztatzen ditudana; eta ez naiz çure bekatuez orhoituren.