21 Populu hori enetzat eguin dut; ene laudorioa goraqui du eguinen.
22 Jacob, ez darotaçu dei eguin; Israel, etzare enetzat lanean haritu.
23 Ez darotaçu escaini holocaustaco aharia, eta ez nauçu çure bitimez goretsi; escaincez ene cerbitzatzera etzaitut behartu, eta isensuquetan lanic ez darotzut eman.
24 Ez duçu çure diruz enetzat kanabera usaindunic erosi, eta ez nauçu çure bitimen bilgorrez horditu. Bainan çure bekatuez gathibu bat beçala erabili nauçu, eta çure tzarqueriez hestutu nauçu.
25 Ni naiz, neroni naiz, çure tzarqueriac ene buruaren ariaz eceztatzen ditudana; eta ez naiz çure bekatuez orhoituren.
26 Cerbait ahanci badut, orhoitaraz neçaçu, en biac juiamendutan sar gaitecen; balin baduçu cerbait çure buruaren garbitzeco, erraçu.
27 Çure arbaso lehenac bekatu eguin du, eta ene legueaz arguitzen cintuztenec ene leguea hautsi dute.