3 Ceren ni naicen çure Jainco Jauna, Israelgo saindua, çure salbatzailea; çure barkamenduarençat eman ditut Eguiptoa, eta Ethiopia, aita Saba.
4 Ohoragarri eta ospetsu ene beguietan eguina çarenaz gueroztic, maithatu çaitut, eta guiçonac emanen ditut çure ordain, eta populuac çure biciarençat.
5 Ez içan beldurric, ceren çurequin bainaiz ni; iguzqui-haicetic erakarriren ditut çure haurrac, eta mendebaletic bilduco çaitut çu.
6 Ipharrari erranen diot: Emac; eta hegoari: Berauc debeca; ekarzquic ene semeac urrungo eremuetaric, eta ene alabac lurraren berce bazterretic.
7 Ene icenari dei eguiten duena, ene ospagarri dut creatu, moldatu aita eguin.
8 Camporat athera çaçu populu itsua, eta beguiac dituelaric; gorra, eta beharriac badituelaric.
9 Jendaia guciac elkargana bilduac dira eta leinuac batuac. Çuetaric norc goraqui erranen du hori, eta adiaraciren datozquigu lehembicitic guerthatu direnac? Eman betzazte beren lekucoac, eguiati athera betzazte; eta ençunac içanen dira eta erranen da: Eguia diote.