5 Ez içan beldurric, ceren çurequin bainaiz ni; iguzqui-haicetic erakarriren ditut çure haurrac, eta mendebaletic bilduco çaitut çu.
6 Ipharrari erranen diot: Emac; eta hegoari: Berauc debeca; ekarzquic ene semeac urrungo eremuetaric, eta ene alabac lurraren berce bazterretic.
7 Ene icenari dei eguiten duena, ene ospagarri dut creatu, moldatu aita eguin.
8 Camporat athera çaçu populu itsua, eta beguiac dituelaric; gorra, eta beharriac badituelaric.
9 Jendaia guciac elkargana bilduac dira eta leinuac batuac. Çuetaric norc goraqui erranen du hori, eta adiaraciren datozquigu lehembicitic guerthatu direnac? Eman betzazte beren lekucoac, eguiati athera betzazte; eta ençunac içanen dira eta erranen da: Eguia diote.
10 Çuec çarete, dio Jaunac, ene lekucoac aita nic hautatu cerbitzariac; jaquin, sinhets eta endelga deçaçuen, ni neroni naicela. Ni baino lehen ez da jaincoric eguin, eta ene ondotic ez da berceric içanen.
11 Ni naiz, ni naiz Jauna, eta ez da nitaz berce salbatzaileric.