9 Jendaia guciac elkargana bilduac dira eta leinuac batuac. Çuetaric norc goraqui erranen du hori, eta adiaraciren datozquigu lehembicitic guerthatu direnac? Eman betzazte beren lekucoac, eguiati athera betzazte; eta ençunac içanen dira eta erranen da: Eguia diote.
10 Çuec çarete, dio Jaunac, ene lekucoac aita nic hautatu cerbitzariac; jaquin, sinhets eta endelga deçaçuen, ni neroni naicela. Ni baino lehen ez da jaincoric eguin, eta ene ondotic ez da berceric içanen.
11 Ni naiz, ni naiz Jauna, eta ez da nitaz berce salbatzaileric.
12 Aitzinerat nic erran darozquitzuet gauçac, eta nic salbatu çaituztet; nic adiaraci darotzuet ethorquiçuna, eta jainco arrotzic çuetan ez da içatu; çuec çarete ene lekucoac, dio Jaunac, eta Jaincoa ni naiz.
13 Eta hatsarritic ni neroni naiz, eta gauça niri escutic atheratuco darotadanic ez da. Cerbait eguinen dut, eta norc debecaturen du?
14 Hau dio Jaunac, çuen berrerosleac, eta Israelgo sainduac: Çuen gatic igorri içan dut Babilonara; eta traba guciac, eta Caldearrac, beren unciez espantu çutenac erorraraci ditut.
15 Ni naiz çuen Jaun saindua, Israelen creatzailea, çuen erregue.