12 Nic eguin içan dut lurra, eta haren gainean guiçona nic creatu dut; ene escuec hedatu dituzte ceruac, eta nic eman ditut manuac hango armada guciari.
13 Nic eraiquiren dut hura, çucenari eman dioçon bere bidea, eta aphainduren ditut haren bide guciac; harec berrituren du ene hiria, eta gathibutasunetic igorriren ditu ene haurrac, ez dirutan, ez emaitza truc, dio armadetaco Jainco Jaunac.
14 Hau dio Jaunac: Eguiptoco languilea, eta Ethiopiaco tratularia, eta Sabaco guiçon handiac iraganen dira çure gana, eta çureac içanen dira: Çure ondotic ibilico dira, escu-burdinaz lothuric dira ibilico; eta ahuspecaturen çaizquitzu eta othoizturen çaituzte, diotelaric: Çure baithan bakarric da Jaincoa, eta çutaric campoan Jaincoric ez da.
15 Çu çare eguiazqui Jainco gordea, Israelgo Jaincoa, salbatzailea.
16 Gueçur-orhatzaileac ahalquetan eta gorrituric erori dira guciac; ahalquea soinean goan dira batean.
17 Jaunac Israel salbatu du bethirainoco salbamenduz; etzarete menderen mendetaraino ahalquez gorrituren.
18 Ecen hau dio Jaunac, ceruac creatu dituenac, lurra moldatu eta eguin duen Jaincoac berac, eta haren obratzaileac; hura ez baitu alferretan eguin, eta jendeac egoteco moldatu baitu: Ni naiz Jauna, eta berceric ez da.