6 Jaquin deçaten iguzquia jaiquitzen den toquitic etzaten den lekuraino bici direnac ez dela ni baicen Jaincoric. Ni naiz Jauna, eta berceric ez da.
7 Nic eguiten dut arguia, nic ilhuna; nic eguiten dut baquea, nic sorrarazten gaitza; ni naiz Jauna, horiec oro eguiten dituena.
8 Ceruac, gain-behera igorraçue ihinça; hedoiec uria beçala jautsaraz beçate prestua; idec bedi lurra, eta salbatzailea belharra beçala athera beça, eta çucentasuna sor bedi harequin; hura nic, Jaunac, eguin içan dut.
9 Çorigaitz bere eguileari jaçarcen dioenari! lurrezco baxera pusca! Buztinac baxereguileari erraten othe dio: Cer hari haitz, hire lanac ez dic plantaric?
10 Çorigaitz bere aitari erraten dioenari: Certaco aitatzen çare? eta bere amari: Certaco amatzen çare?!
11 Hau dio Jaunac, Israelgo saindu haren eguileac: Galda daroztatzue guertatuco direnac; bilha neçaçue ene haurrez eta ene escuetaco eguincez.
12 Nic eguin içan dut lurra, eta haren gainean guiçona nic creatu dut; ene escuec hedatu dituzte ceruac, eta nic eman ditut manuac hango armada guciari.