1 Bel puscatua içan da, Nabo xehacatua: hequien itchurac basabereen eta acienden itchurara eguinac dira; çuen haxeac phisu dorphecoac dira, leherceraino.
2 Erori eta çathicatu dira batean: eramailea ecin salbatu dute, eta hequien adoratzaileac gathibu goan dira.
3 Adi neçaçue, Jacoben etchea, eta çuec, Israelen etcheticaco ondar guciec, ceinac ene galçarrean jasan eta ene bihotzean ekarri baitzaituztet.
4 Çahartu arteo eta ileac çuritu arteo ekarriren çaituztet neronec; nic eguin eta nic jasanen çaituztet; ekarrico çaituztet eta salbatuco.
5 Noren idurico, noren bardin, noren erkide; nor beçalaco eguin nauçue?
6 Oi çuec, molsatic atheratzen eta cilharra balancetan phisatzen duçuenac, urheguina erakarriz jainco bat eguin deçan; eta ahuspecatzen eta adoratzen jarcen çarete.