6 Oi çuec, molsatic atheratzen eta cilharra balancetan phisatzen duçuenac, urheguina erakarriz jainco bat eguin deçan; eta ahuspecatzen eta adoratzen jarcen çarete.
7 Ekarcen dute, soinen gainean eçarriric, eta eçarcen dute bere toquian; eta han egonen da xutic, eta ez da bere lekutic cantituco. Oihu eguinen diotenean ere, ez du adituco; hesturatic ez ditu ilkico.
8 Hortaz orhoit çaitezte eta ahalquetan gueldi; bihur çaitezte çuen baithara, legue-hausleac.
9 Orhoit bequizquitzue mende iraganac, ni naicela Jaincoa, ez dela berce Jaincoric, ez-eta ene iduricoric ez dela;
10 Ni banaiz hatsarritic eçagutarazten dudana azquenean guerthaturen dena; eta hastapenetic, oraino eguina ez dena, diodalaric: Ene gogoco gauça gogor egonen da, eta ene nahiac oro eguinen dira;
11 Iguzqui-haicetic deithuren baitut hegastin bat, eta urrungo lurretic ene nahicundeco guiçona: eta minçatu naiz, eta eguinen dut; asmua atheratu dut, eta obraturen dut.
12 Adi neçaçue, bihotz gogorrecoac, çucembidetic urrun çaretenac.