7 Eta erran dun: Erreguinaturen naiz egun eta bethi; ez ditun hire bihotzari eman gauça hauquiec, eta ez haiz orhoitu hire azquen urhatsaz.
8 Eta orai hau adi çan, mimbera, eta gogoa çabalic bici hincena, hire bihotzari, erraten huena: Banaiz, eta nitaz berceric ez da; ez naiz alhargun jarrico, eta agortasuna ez dut eçaguturen.
9 Agortasuna eta alharguntasuna, horiec biac terrepentean eta egun batez ethorriren çaizquin gainera. Oro gainera erorico çaizquin, hire gaizquinquerien elemenia gatic, eta hire xarma-eguileen gogortasun gaitza gatic.
10 Hire tzarquerietan bahuen sinheste; erran dun: Ez da nihor ikusten nauenic. Hire çuhurciac eta jaquitateac, horiec haute enganatu. Eta hire bihotzean erran dun: Ni banaiz, eta nitaz landan ez da berce bat.
11 Gaitza ethorriren çain gainera, eta ez dun jaquinen nondic ilkitzen den; eta gainera erorico çain ecin jabalduco dunan çorigaitza; terrepentean ethorrico çain, eçagutu ez dunan erromeseria.
12 Athera hadi hire xarma-eguileequin eta hire gaizquinqueria gaztedanic erabili ditunan guciequin, ikusteco hean cerbait baliatuco çaizquinan, edo hean hazcarrago eguin haitaqueen.
13 Hire conseilu murruaren azpian erori haiz; aguer beitez eta salba beheçate ceru-usnaguinec, ceinac içarrei bera baitzauden eta hilabetheac kondatzen baitzituzten, hequien bidez errateco cer guerthatuco citzaunan.