1 Hau adi çaçue, Jacoben etchea, Israelen icenaz deitzen çaretenac, eta Judaren uretaric ilkitzen çaretenac, Jaunaren icenaz cin eguiten duçuenac, eta Israelen Jaincoaz orhoitzen çaretenac, ez eguiaren, ez-eta çucenaren bidean;
2 Alabainan hiri sainduaren icenetic dakarte beren icena, eta bermatzen dira Israelgo Jaincoaren gainean, armadetaco Jauna baita haren icena.
3 Lehembicico gauçac ordudanic aitzinerat erran ditut, eta ene ahotic ilki dira, eta adiaraci ditut: bat-batean eguin ditut, eta ethorri dira.
4 Banaquien ecic mokorra çarela, çure lephoa burdinazco ciri bat dela eta çure copeta cobrezcoa.
5 Ordudanic aitzinerat erran darozquitzut gauçac, guerthatu diren baino lehen erakutsi darozquitzut, beldurraz-eta erran cineçan: Ene idolec eguin dituzte horiec; molde bernuçatu eta urthuec dituzte manatu horiec.