10 Suaz çaitut garbitu, bainan ez cilharra beçala; beharraren labean çaitut bereci.
11 Ene gatic, ene gatic eguinen dut, ez nadiençat içan burhoztatua; eta ez diot berce bati ene ospea utzico.
12 Adi neçaçu, Jacob, eta çuc, Israel, deitzen çaitudana: ni neroni, ni naiz lehena, ni azquena.
13 Ene escuac halaber asentatu du lurra, eta ene escuinac neurtu ditu ceruac; nic deithuco ditut, eta batean aguertuco dira.
14 Bil çaitezte guciac, eta adi çaçue: Idoletaric ceinec aitzinetic eçagutaraci ditu gauça hauquiec? Jaunac maithatu du Ciro; haren nahia Babilonan eguinen da, eta haren beso içanen da Caldean.
15 Ni, ni minçatu naiz, eta deithu dut hura; erakarri dut eta çucendua da haren bidea.
16 Hurbil çaquizquidate, eta hau adi çaçue: Ez naiz hastetic ixilca minçatu; gauça guerthatu baino lehenagodanic, han nincen; eta orai Jainco Jaunac eta haren izpirituac igorri naute.