6 Aditu cintuen, ikusatzu guciac. Eta çuec, eçagutaraci ditutzue? Ordutic gauça berriac aitzinerat erran darozquitzut; eta badira oraino beguiratuac ez daquizquitzunac.
7 Orai dira eguinac, eta ez lehendanic; ez egun hau baino lehen, eta ez ditutzu aditu, beldurrez-eta erran cineçan: Huna nic eçagutzen nituela.
8 Ez ditutzu, ez aditu, ez eçagutu, ez-eta çure beharria etzen ordutic idequia; badaquit ecen hautsico duçula leguea, eta legue-hauslea çaitut çure amaren sabeletic deithu.
9 Ene icenaren ariaz urrunduren dut ene sepha, eta ene ospea gatic balaztaturen çaitut, gal çaitecen beldurrez.
10 Suaz çaitut garbitu, bainan ez cilharra beçala; beharraren labean çaitut bereci.
11 Ene gatic, ene gatic eguinen dut, ez nadiençat içan burhoztatua; eta ez diot berce bati ene ospea utzico.
12 Adi neçaçu, Jacob, eta çuc, Israel, deitzen çaitudana: ni neroni, ni naiz lehena, ni azquena.