11 Eta ene mendi guciac eçarrico ditut bide ordoqui, eta celhaituco ditut ene bidexca guciac.
12 Huna non heldu diren urrundic, eta huna batzu ipharretic eta itsasotic, eta berceac hegoaldeco lurretic.
13 Ceruac, lauda çaçue Jauna; lurra, bozcarioz jauz hadi; mendiac, errepica çatzue laudoriozco cantuac; ceren Jaunac goçacari ekarri dioen bere populuari, eta urricalduco çaioten bere behar gaixoei.
14 Eta Sionec erran du: Bazterrerat utzi nau Jaunac; Jaunac ahanci nau.
15 Ama batec ahanz othe deçaque bere haurra, ez içateco urricari bere sabeleticaco umea? eta harec ahanz baleça ere, nic halaric-ere çu etzaitut ahanciren.
16 Huna non itchuratu çaitudan ene escuen gainean; çure harrasiac ene beguien aitzinean daude bethi.
17 Ethorri dire berritzaileac; urratzen eta xahutzen cintuztenac ilkico dire çure erditic.