12 Huna non heldu diren urrundic, eta huna batzu ipharretic eta itsasotic, eta berceac hegoaldeco lurretic.
13 Ceruac, lauda çaçue Jauna; lurra, bozcarioz jauz hadi; mendiac, errepica çatzue laudoriozco cantuac; ceren Jaunac goçacari ekarri dioen bere populuari, eta urricalduco çaioten bere behar gaixoei.
14 Eta Sionec erran du: Bazterrerat utzi nau Jaunac; Jaunac ahanci nau.
15 Ama batec ahanz othe deçaque bere haurra, ez içateco urricari bere sabeleticaco umea? eta harec ahanz baleça ere, nic halaric-ere çu etzaitut ahanciren.
16 Huna non itchuratu çaitudan ene escuen gainean; çure harrasiac ene beguien aitzinean daude bethi.
17 Ethorri dire berritzaileac; urratzen eta xahutzen cintuztenac ilkico dire çure erditic.
18 Inguruan goiti çatzu beguiac, eta ikusaçu; hauquiec oro bildu dire, ethorri dire çu gana; ene buruaz cin eguiten dut, dio Jaunac, horiez guciez aphainduco çarela edergailu batez beçala, eta andre espos batec beçala çure inguruan eçarrico ditutzula.