13 Ceruac, lauda çaçue Jauna; lurra, bozcarioz jauz hadi; mendiac, errepica çatzue laudoriozco cantuac; ceren Jaunac goçacari ekarri dioen bere populuari, eta urricalduco çaioten bere behar gaixoei.
14 Eta Sionec erran du: Bazterrerat utzi nau Jaunac; Jaunac ahanci nau.
15 Ama batec ahanz othe deçaque bere haurra, ez içateco urricari bere sabeleticaco umea? eta harec ahanz baleça ere, nic halaric-ere çu etzaitut ahanciren.
16 Huna non itchuratu çaitudan ene escuen gainean; çure harrasiac ene beguien aitzinean daude bethi.
17 Ethorri dire berritzaileac; urratzen eta xahutzen cintuztenac ilkico dire çure erditic.
18 Inguruan goiti çatzu beguiac, eta ikusaçu; hauquiec oro bildu dire, ethorri dire çu gana; ene buruaz cin eguiten dut, dio Jaunac, horiez guciez aphainduco çarela edergailu batez beçala, eta andre espos batec beçala çure inguruan eçarrico ditutzula.
19 Ecen çure mortuac, eta eremuac, eta lur deboilatua, orai hestuegui içatera doaci egoiliarren ostearen handiz, eta çu iresten cintuztenac ihes urrun goanen dire.