1 Cantatzera noha ene bihotzecoari ene cusiaren cantica bere mahastiari. Ene bihotzecoaren mahastia eguina da bizcar gori batean.
2 Eta berroz hersi du, eta harriac kendu diozca, eta landare hautaz eguin du; haren erdian dorre bat alchatu du eta laco bat eguin; guero iguriqui mahatsac onac athera cetzan, eta basac atheratu ditu.
3 Orai beraz, oi Jerusalemdarrac eta Judaco guiçonac, juia çaçue ene artean eta ene mahastiaren artean.
4 Cer cen guehiago ene mahastiari eguin behar nioenic eta eguin ez diodanic? ez othe nuen iguriquitzeco eman cetzan mahats onac, eta basac ekarri ditu?
5 Eta orai erakutsiren darotzuet cer eguinen diodan ene mahastiari. kenduco diot hesia, eta egonen da nahi duenac larru; urratuco diot harrasia eta egonen da helcen denac oinca.