23 Emaitzen ariaz gaixtaguina garbi atheratzen eta prestuari bere çucena kencen dioçuenei!
24 Horren gatic, nola su-lamac iresten baitu lastoa eta garraren beroac erretzen, hala hequien erroa hauts bilhacaturen da, eta hequien ganicaco hacia ilhaunac beçala içanen. Alabainan oin-pera arthiqui dute armadetaco Jaunaren leguea, eta burhoztatu Israelgo sainduaren hitza.
25 Aria hortaz Jaunaren hasarrea biztu da haren populuaren contra; eta haren gainera hedatu du bere escua, eta jo du; eta mendiac ikaratu dira, eta jende hilac lohia beçala placen erdian guelditu dira. Horietan orotan haren hasarrea ez da jabaldu, bainan haren escua hedatua da oraino.
26 Eta goratuco du bandera urruneco jendaien beguietara, eta bati xixtu eguinen dio lurraren berce bazterrera: eta huna non hau higuitzen den eta laster eguiten duen.
27 Haren baithan ez da ez akitzen, ez nekatzen denic; ez da lohakarturen, ez du loric eguinen; ez du kenduren guerrico uhala, eta haren oinetacoen lokarria ez da trencaturen.
28 Haren gueciac çorrotzac, haren arrambela guciac hedatuac dira; haren çaldien behatzac iduri du harria, haren arrodec phesiaren oldarra.
29 Haren orroac iduri du lehoinarena; marruma eguinen du lehoincumeac beçala; eta gurguratuco du, eta harrapatua atchiquico du, eta tincatuco, eta nihorc ecin kenduco dio.