3 Orai beraz, oi Jerusalemdarrac eta Judaco guiçonac, juia çaçue ene artean eta ene mahastiaren artean.
4 Cer cen guehiago ene mahastiari eguin behar nioenic eta eguin ez diodanic? ez othe nuen iguriquitzeco eman cetzan mahats onac, eta basac ekarri ditu?
5 Eta orai erakutsiren darotzuet cer eguinen diodan ene mahastiari. kenduco diot hesia, eta egonen da nahi duenac larru; urratuco diot harrasia eta egonen da helcen denac oinca.
6 Eta mortu eraguinen dut; ez da içanen ez moztua, ez haitzurtua; lapharrac eta elhorriac iganen dira, eta hedoiei manaturen daroet ez dioçoten gainera uriric eguin.
7 Armadetaco Jaunaren mahastia, Israelen etchea da, eta Judaco guiçona iguriqui dut haren ganic eguitate çucena, eta huna tzarqueria; iguriqui dut çucembidea, eta huna deihadarrac.
8 Çorigaitz hari çaretenei etchea etcheari uztarcen, landa landari eratchiquitzen toquia escastu arteo! Çuec bakarric içan behar othe çarete lurraren erdian egoteco?
9 Horiec ene beharrietara dira, dio armadetaco Jaunac: Etche elemenia hori ez bada mortu eguiten...! etche handi eta eder horiec ez badira nihor gabe guelditzen...!