8 Çorigaitz hari çaretenei etchea etcheari uztarcen, landa landari eratchiquitzen toquia escastu arteo! Çuec bakarric içan behar othe çarete lurraren erdian egoteco?
9 Horiec ene beharrietara dira, dio armadetaco Jaunac: Etche elemenia hori ez bada mortu eguiten...! etche handi eta eder horiec ez badira nihor gabe guelditzen...!
10 Ecen hamar golde mahastic emanen dute pegar bat arno; eta hogoi eta hamar gaitzeru hacic, hirur gaitzeru bihi.
11 Çorigaitz goicetic hordiqueriaco jaiquitzen, eta mozcortu arteo edaten arratseraino haritzen çaretenei!
12 Non da guitarra, lira, atabala, xirola, arno, çuen barazcarietan baicic; eta ez duçue ikusten Jaunaren lana, eta ez dioçuete beguiratzen haren escuetaco eguincei.
13 Hargatic ene populua gathibu içan da eramana, ez duelacotz adimenduric içan; eta handi-mandiac gosez hil dira, eta jendea egarriz ihartu.
14 Hargatic çabaldu du ifernuac bere barnea, eta neurriric gabe idequi bere ahoa; eta hazcarrac, eta populua, eta handiac eta ospedunac harat jautsico dira.