3 Ceruac ilhumbez itsuturen ditut, eta saku batez estaliren.
4 Jaunac eman darot mihi arguitu bat akitua denaren ene hitzaz hazcarcen jaquiteco; goicetic ernatzen du, goicetic ernatzen ene beharria, ençun deçadançat nausi bat beçala.
5 Jainco Jaunac idequi içan darot beharria; ni aldiz ez naiz enferratzen ez dut guibelerat eguin.
6 Ene gorphutza utzi daroet jotzen çutenei, ene mathelac biçarra atheratzen çarotadenei, eta ene beguithartea ez diotet aldaratu niri irain eta thu-eguileei.
7 Jainco Jauna da ene lagunçailea; hargatic ez naiz ahalquetan erori; hargatic aguertu dut ene beguithartea harri guciz gogor bat beçala, eta badaquit ez naicela ahalquetan erorico.
8 Aldean da ni garbi atheratzen nauena; nor da jaçarriren darotana? Biac aguer gaitecen; nor da ene partida? hurbil bequit.
9 Huna, Jainco Jauna ene lagunçailea dela; norc condenaturen nau? Huna non guciac soineco bat beçala puscacaturen direla; biphiec janen dituzte.