6 Ene gorphutza utzi daroet jotzen çutenei, ene mathelac biçarra atheratzen çarotadenei, eta ene beguithartea ez diotet aldaratu niri irain eta thu-eguileei.
7 Jainco Jauna da ene lagunçailea; hargatic ez naiz ahalquetan erori; hargatic aguertu dut ene beguithartea harri guciz gogor bat beçala, eta badaquit ez naicela ahalquetan erorico.
8 Aldean da ni garbi atheratzen nauena; nor da jaçarriren darotana? Biac aguer gaitecen; nor da ene partida? hurbil bequit.
9 Huna, Jainco Jauna ene lagunçailea dela; norc condenaturen nau? Huna non guciac soineco bat beçala puscacaturen direla; biphiec janen dituzte.
10 Cein da çuetan Jaunaren beldur dena, haren cerbitzariaren minçoa ençuten duena? Ilhumbeetan dabilanac eta arguiric ez duenac, Jaunaren icenean eçar beça phesquiça berea, eta bore Jaincoaren gainean bedi berma.
11 Huna, çuec oro su-bizleac, garrez inguratuac, ibil çaitezte çuen suaren arguitara eta biztu ditutzuen garretara; ene escutic eguina çaitzue hori, oinhacetan lohacarturen çarete.