12 Nic, nic neronec emanen darotzut goçacari; nor çare çu beldur içateco guiçon hilquiçun, guiçaseme belharra beçala ihartuco den baten beldur içateco?
13 Eta ahanci duçu Jauna, çure eguilea, ceruac hedatu dituena eta lurra asentatu; eta bethi, egun gucian beldurrez ibili çare hestutzen cintuenaren eta çu galdu beharrez çabilararen sephari ihesca: non da orai çure hestutzailearen sepha?
14 Idequitzera heldu dena, laster ethorriren da; ez du hilceraino çaurcen, eta haren oguiac ez du escas eguiten.
15 Ni naiz ecic çure Jainco Jauna, itsasoa nahasten dudana, eta jauzten dira haren uhinac; armadetaco Jauna da ene icena.
16 Çure ahoan eçarri ditut ene hitzac, eta ene escuco itsasoaren azpian gueriçatu çaitut, ceruac jar cinetzan eta lurra asenta, eta Sioni erran cineçon: Çu çare ene populua.
17 Jaiqui, jaiqui; xuti, Jerusaleme, ceinac Jaunaren escutic edan baituçu haren hasarrezco uncia; ondoraino hustu duçu loasmaco uncia; edan ditutzu ondaquinac eta oro.
18 Sorthu dituen ume gucietaric bat ez da hari lagunça emateco, eta haci dituen ume gucietaric batec ez du harcen escutic.