7 Adi neçaçue çucena eçagutzen duçuenec, ene populua, ene leguea bihotzean dakarçuna; ez içan guiçonen ganicaco laidoaren beldur, eta hequien burhoec ez beçaitzazte lotsa;
8 Ecen soineco bat nola, harrec hala janen dituzte; ilequia nola, cerrenec hala iretsico dituzte; aldiz ene ganicaco salbamendua bethirainocoa içanen da, eta ene justiciac menderen mendetan du iraunen.
9 Alcha çaite, alcha, indarra jaunçaçu, oi Jaunaren besoa; alcha çaite hala-nola beihalaco egunetan, mendeetaco goiçaldietan. Ez othe duçu çuc herrautsi hampurutsua, sakitu erainsuguea?
10 Ez othe ditutzu çuc agortu itsasoa eta lece gaitzeco ura, eta bide bat eguin itsasoaren çolan, handic iragan citecen libratzen cintuenac?
11 Eta orai Jaunaz berrerosiac direnac bihurturen dira eta Sionera ethorrico laudoriozco cantutan, eta bethi iraunen duen bozcarioa içanen da hequien buruen gainean; iduquiren dituzte goiheretasuna eta bozcarioa; oinhacea eta auhenac ihes goanen dira.
12 Nic, nic neronec emanen darotzut goçacari; nor çare çu beldur içateco guiçon hilquiçun, guiçaseme belharra beçala ihartuco den baten beldur içateco?
13 Eta ahanci duçu Jauna, çure eguilea, ceruac hedatu dituena eta lurra asentatu; eta bethi, egun gucian beldurrez ibili çare hestutzen cintuenaren eta çu galdu beharrez çabilararen sephari ihesca: non da orai çure hestutzailearen sepha?