6 Horren gatic ene populuac halaco egun batez jaquinen du ene icena; ecic minço nincen hura bera, huna non naicen.
7 Mendi gainean ceinen diren eder baquearen berriac ematen eta baquea predicatzen duenaren oinac; oneco berriac ematen eta salbamendua predicatzen duenarenac, erraten dioelaric Sioni: Erreguinatzera dihoa çure Jaincoa!
8 Adituren ditutzu çure beguiralarien oihuac; oihuca abiatuco dire; laudorioac cantatuco dituzte guciec batean, ceren beren beguiz ikusico baitute, Jaunac bihurraracico duenean Sion.
9 Bozcaria çaitezte Jerusalemgo mortuac, eta batean canta çatzue laudoriozco cantuac; ceren Jaunac oçacari eman baitio bere populuari eta berrerosi baitu Jerusaleme.
10 Jaunac aguertu du bere beso saindua jendaqui gucien beguietara, eta lurreco eremu guciec ikusiren dute gure Jaincoa ganicaco salbatzailea.
11 Guibelerat! guibelerat! ilki çaitezte hortic, ez uqui lohitua; Jaunaren unciac ekarcen ditutzuenac, ilki çaitezte horren erditic, xahu çaitezte
12 Ceren ez baitzarete harramascan ilkico, ez-eta eguinahalca ihes goanen; ecic Jauna çuen aitzinean ibiliren da, eta Israelen Jaincoac bilduren çaituztete.