8 Adituren ditutzu çure beguiralarien oihuac; oihuca abiatuco dire; laudorioac cantatuco dituzte guciec batean, ceren beren beguiz ikusico baitute, Jaunac bihurraracico duenean Sion.
9 Bozcaria çaitezte Jerusalemgo mortuac, eta batean canta çatzue laudoriozco cantuac; ceren Jaunac oçacari eman baitio bere populuari eta berrerosi baitu Jerusaleme.
10 Jaunac aguertu du bere beso saindua jendaqui gucien beguietara, eta lurreco eremu guciec ikusiren dute gure Jaincoa ganicaco salbatzailea.
11 Guibelerat! guibelerat! ilki çaitezte hortic, ez uqui lohitua; Jaunaren unciac ekarcen ditutzuenac, ilki çaitezte horren erditic, xahu çaitezte
12 Ceren ez baitzarete harramascan ilkico, ez-eta eguinahalca ihes goanen; ecic Jauna çuen aitzinean ibiliren da, eta Israelen Jaincoac bilduren çaituztete.
13 Huna non ene cerbitzaria adigarriz içanen den bethea; handi, goretsi, guciz ospetsu içanen da.
14 Nola içan baitzare hainitzençat baldigarri, hala ospegabecoa içanen da guiçonen artean haren itchura, eta guiçasemeen artean haren ara.