8 Gaitzidurazco ordu batez, aphur bat baztertu dut ene beguithartea çu ganic; eta bethirainoco urricalmenduz urricaldu natzaitzu, dio çure berrerosle Jaunac.
9 Hori da enetzat hala-nola Noeren egunetan; Noeri cin eguin bainioen haren orduco beçalaco uric ez nuela guehiago lurraren gainera erakarriren; orobat cin eguin dut ez natzaitzula guehiago hasarreturen eta etzaitudala gaurgueroz açurriaturen.
10 Ecen dardaraturen dire mendiac, ikaraturen munhoac, bainan ene urricalmendua ez da çutaric guibelaturen, eta ene baquezco patua ez da kordocaturen, dio çure Jaun urricalmendutsuac.
11 Gaixottoa, phesiac ambildua, eta goçacariric gabea; huna non lerroca xuxenduren ditudan çure harriac, eta çafirren gainean jarriren ditut çure asentuac.
12 Jaspez eguinen ditut çure hazcargailuac, harri cicelatuz çure atheac, eta harri hautaz çure inguru gucia.
13 Jaunac arguituren ditu çure ume guciac, eta baqueric handienaz goçaturen dira çure semeac.
14 Çucenaren gainean jarriac içanen dira çure asentuac; urrun utzico ditutzu malçurqueria ceinaren beldurric ez baituçu içanen, eta icialdura mina hurbilduren ez baitzaitzu.