2 Certaco igorcen duçue dirua, ez oguitan, eta çuen lana, ez asetzeco? Ençun neçaçu eta adi; hazcurri ona har çaçue, eta goritasunean çuen arimac goço hartuco du.
3 Emadaçue beharria, eta çatozte ene gana; adi çaçue, eta bicico da çuen arima, eta çuequin joco dut bethico patua, Dabidi aguindu urricalmenduaren cinceco.
4 Huna non hura jendaiei eman diotedan lekuco, buruçagui eta irakasletzat.
5 Huna non deithuco duçun eçagutzen ez duçun jendaqui bat, eta eçagutzen etzintuzten jendaiec çure gana laster eguinen dute çure Jainco Jauna gatic, Israelgo saindua gatic, ceren çaituen ospatu.
6 Aurki daitequeeno, bilha çaçue Jauna; dei eguioçue, hurbil deno.
7 Guiçon tzarrac utz beça bere bidea, eta gaixtaguinac bere gogoetac, eta bihur bedi Jauna gana, eta urricalduren çaio Jauna; eta gure Jaincoa gana itzul bedi, ceren den guciz barkatiar.
8 Ecen, dio Jaunac, ene gogoetac ez dira çuen gogoetac, ene bideac ez dira çuen bideac.