7 Guiçon tzarrac utz beça bere bidea, eta gaixtaguinac bere gogoetac, eta bihur bedi Jauna gana, eta urricalduren çaio Jauna; eta gure Jaincoa gana itzul bedi, ceren den guciz barkatiar.
8 Ecen, dio Jaunac, ene gogoetac ez dira çuen gogoetac, ene bideac ez dira çuen bideac.
9 Alabainan lurretic cembat gora baitire ceruac, hambat ene bideac çuen bideetaric gora daude, eta ene gogoetac çuen gogoetetaric.
10 Eta nola uria eta elhurra cerutic jausten baitire, eta harat ez baitire guehiago itzulcen, bainan lurra urztatzen eta horditzen baitute, eta eraguiten baitiote, eta eraileari hacia eta jaleari oguia ematen;
11 Hala içanen da ene hitza, ene ahotic ilkico dena; ez da ene gana bihurturen hutsic, bainan eguinen du nic nahi içan dudan gucia eta bereaz atheraturen da nic igorcen dudan gaucetan;
12 Ecen bozcariotan ilkico çarete, eta baquean içanen çarete bidatuac; mendiec eta aldapec çuen aitzinean laudorioac dituzte cantaturen, eta toquico çuhamu guciac escu-çaflaca harico dire.
13 Içaia ethorriren da belhar-xutaren orde, eta arraiana handituren hausinaren orde; eta Jauna deithua içanen da hala-nola kenduco ez den bethirainoco eçagutzari bat.