1 Hau dio Jaunac: Çucentasuna beguira çaçue, eta çucenari emoçue bere bidea; ceren ene ganicaco salbamendua hurbil baita ethorceco, eta ene justicia aguerceco.
2 Dohatsu guiçona, hori eguiten duena eta horri iratchiquitzen dena guiçasemea, larumbata beguiratuz, ez lohitzea gatic hura; bere escuac beguiratuz, gaizquiaren ez eguiteco
3 Eta Jaunari iratchiqui den arrotz-semeac ez beça erran: Jaunac bereciz hastancen nau bere populutic. Eta ebaquiac ez beça erran: Huna çur ihar bat naicela.
4 Ecen hau dio Jaunac ebaquiençat: Beguiratzen badute larumbata, eta nic nahi dudanaz hautatzen badira, eta iduquitzen badute enequilaco patua,
5 Emanen diotet ene etchean eta ene harrasien barnean leku bat, eta icen bat seme-alabac baino hobeac: bethiren bethico icen bat emanen diotet, galduco ez dena.