5 Emanen diotet ene etchean eta ene harrasien barnean leku bat, eta icen bat seme-alabac baino hobeac: bethiren bethico icen bat emanen diotet, galduco ez dena.
6 Eta arrotz-semeac, Jaunari iratchiquitzen direnac haren adoratzeco, eta haren icena maithatzen dutenac, haren cerbitzari jarceraino; ene larumbata beguiratuco duen edocein, ez haren lohitzeco, eta enequilaco patua daducana;
7 Hainac eramanen ditut ene mendi saindura, eta bozcarioz betheco ditut ene othoitzeco etchean; hequien holocaustac eta bitimac ene aldarearen gainean gogaragarri içanen çaizquit, ceren ene etchea deithua içanen baita populu guciençateco othoitzeco etchea.
8 Dio Jainco Jaunac, Israeldic barraiatuac cirenac bilcen dituenac: Bilduco ditut oraino Israelen gana hari batu nahico direnac.
9 Larreco abereac, oihaneco abereac, çatozte guciac puscaren irestera.
10 Israelgo atalariac guciac dira itsuac, nihorc ez daqui deusere; çakur mutuac dira, saingatzeco on ez direnac, iduripen alferric baicic ikusten ez dutenac, lo daudecenac, eta ametsac laket dituztenac.
11 Eta dira çakur ahalqueric batere gabeac, asea eçagutzen ez dutenac; arçainec berec adimendua cer den ez daquite; guciac ceihertu dira cein bere alde, bakotcha bere jaramanqueriari jarraiquiz, lehembicicotic azqueneraino.