11 Guciac gaudez harçac beçala marrumaz, usoac beçala currucaz; iguriquitzen guinduen çucembidea, eta ez da ethorri; salbamendua, eta urrundu da gutaric.
12 Alabainan gure tzarqueriac murrucatu dire çure aitzinean, eta gure bekatuec ihardetsi darocute; ceren gure gaixtaqueriac gurequin baitire; eta eçagutzen ditugu gure tzarqueriac,
13 Jaunaren contra eguin bekatu eta gueçurrac; eta ceihertu gare, gure Jaincoaren ondotic ez goateco, calomnia eta leguearen contraco eraunsen erabilceco; gueçurrezco solasac asmatu eta gure bihotzetic atheratu ditugu.
14 Eta adimenduac guibelerat eguin du, eta çucentasuna urrun baratu da; ceren eguia erori baita carrican, eta çucentasuna ecin sarthu baita.
15 Eta eguia ahancia guelditu da, eta gaizquitic guibelatu dena, harrapariari aguerian guelditu çaio; eta Jaunac ikusi du, eta gaizquia haren beguietara aguertu da, çucentasunic ez baita guehiago.
16 Eta guiçonic ez dela ikusi du; eta balditua nihor ez helduz, bere besoari dio lagunça galdatu, eta bere çucentasunac indar eman dio.
17 Çucentasuna jaunci du erredola beçala, eta salbamenduco casca haren buruan da; jaunci ditu aspercundeco soinecoac, eta bere gaitziduraz estali da capa batez beçala.