2 Jarlekuaren gainaldean xutic çauden serafinac: batec bacituen sei hegal, berceac berce sei; bi hegalez itzalcen çuten Jaunaren beguithartea, eta berce biez gueriçatzen haren oinac, eta berce biez hegaldacan çauden.
3 Eta batac berceari oihu eguiten çuten, eta erraten çuten: Saindu, saindu, saindua, armadetaco Jainco Jauna; haren ospeaz lurra bethea da gucia.
4 Eta oihu hortara, atheac gain-behera dardaratu dira, eta kez etchea bethe.
5 Eta erran içan dut: Çorigaitz niri ceren ixilic naicen egon; ceren naicen guiçon bat ezpainez lohia; eta ezpainac lohituac dituen populu baten erdian nago, eta armadetaco erregue Jauna ikusi dut ene beguiz.
6 Eta serafinetaric bat hegaldatu da ene gana, eta escuan çuen ikatz gorri bat, aldaretic suhatsequin hartu çuena.
7 Eta uquitu du ene ahoa eta erran: Huna non ikatzac uquitu darozquitzun ezpainac, eta içanen dira çure gaizquia kendua eta çure bekatua garbitua.
8 Eta aditu dut Jauna erraten: Cein igorriren dut? nor goanen çaicu? Eta ihardetsi dut: Huna ni, bidal neçaçu.