3 Sionen deithoretan daudecinei eçar dioçotedan eta eman koroa hautsaren orde, bozcarioaren olioa nigarren orde, ospezco capa atsecabezco izpirituaren orde; eta Sionen deithuac içanen dire çucenaren habeac, Jaunac landatuac hari ospe bihurceco.
4 Eta mende hartan mortu ciren lekuac etchez betheco dituzte, eta eroriac alchatuco eta hiri mortu eguinac, mende hequietan urratuac, berrituco dituzte.
5 Eta arrotzac ethorriren dire, eta alhaturen dituzte çuen arthaldeac; eta arrotz-semeac içanen dire çuen lurren lanceco eta çuen mahastiçain.
6 Çuec, berriz, Jaunaren apheçac deithuac içanen çarezte: Gure Jaincoaren ministroac; erranen darotzuete: Jendaien ontasunetaric hacico çarezte, eta hequien ospetic atheraturen duçue lelo.
7 Çuen ahalcatze bikun eta gorritzearen orde, bakotchac bere çathiaz eguinen du laudorio; horren gatic bere lurrean içanen du goçamen bikuna, eta bethiraino iraunen du hequien bozcarioac.
8 Alabainan ni naiz Jauna çucentasuna maite eta harrapaqueriaticaco holocausta higüin dudana, eta eguiaren gainean fincaturen ditut ene populuaren eguinçac, eta harequin joco dut bethirainoco batasun bat.
9 Eta jendaien erdian eçaguturen dute haren ganicaco iraulguia, eta populuen erdian haren ganicaco odola; ikusico dituzten guciec eçaguturen dituzte, ceren hequiec içanen baitire Jaunac benedicatu iraulguicoac.