10 Hequiec ordean hasarrera ekarri dute, eta atsecabe eman diote haren sainduaren izpirituari; eta hura etsai bihurtu çaiote, eta berac herrautsi ditu.
11 Eta orhoitu da Moisen mendeco egunez eta bere populuaz: Non da horiec itsasotic atheratu dituena bere arthaldeco arçainequin? non da horien erdian bere sainduaren izpiritua eçarri duena;
12 Ceinac bere beso ospetsuaz escuin eraman baitu Moise; ceinac urratu baititu urac, bethico gogorcea gatic bere icena;
13 Ceinac eraman baititu ondar-leceac barna, hala-nola mortua gaindi çaldi bat behaztopatzen ez dena?
14 Celhaiera jausten den çaldia iduri, eta Jaunaren izpiritua içatu da haren bidari; hala erakarri duçu çure populua, çure icena ospetsu eguitea gatic.
15 Beguira çaçu cerutic, eta ikusaçu çure egoitza saindu eta çure ospearen erditic; non dire çure karra eta çure indarra, çure barne samur eta urricalmenduac oro? Baratu dire ene gainetic.
16 Alabainan çu çare gure aita; Abrahamec ez gaitu eçagutzen; Israelec ez daqui nor garen: çu çare, Jauna, gure aita, gure berrerostea, eta egundainoticacoa da çure icena.