1 Balin ba urraturen ditutzu ceruac eta jautsico çare! Mendiac urth laizteque çure aitzinean.
2 Ihar laizteque suac erreac beçala, galgaran iraquit leçaquete urec, çure icena eçagutua içan dadien çure etsaien artean; çure aitzinean ikara laizteque jendaiac.
3 Sendagailac eguiten ditutzunean, ecin detzazquegu jasan: jautsi çare, eta çure aitzinean urmariatu dira mendiac.
4 Mendearen hastapenetic guiçonac ez du ençun, beharriac ez du aditu, beguiac ez du ikusi, çutaz landan, oi Jaincoa, cer daducaçun aphainduric çure iguri daudenençat.
5 Bozcariotan denaren eta çucenari bere bidea ematen dioenaren aitzinera atheratu çare; çure bideetan orhoituren dira çutaz: samurtu çare; bekatu eguin guinduen; bethi bekatuan guinen, eta salbaturen gare.
6 Guiçon lohiac beçala eguinac gare guciac, eta gure eguinçac astagaizdunaren oihalac beçala dira; eta guciac erori gare hostoa iduri, eta gure tzarqueriec haiceac beçala eraman gaituzte.