1 Bilhatu naute nitaz lehenago galdatzen etzutenec; atzeman naute bilhatu ez nautenec; ene icenari dei eguiten etzuen jendaqui bati erran diot: Huna ni, huna.
2 Egun gucian escuac hedatu diozcat populu sinhestegabeco bati, ceina baitabila bere asmuen ondotic bide ez onean.
3 Populu, samurcera ene beguien aitzinean tarritatzen nauena; baratzeetan imolatzen, adrailuen gainean sacrificatzen duena;
4 Egoitza hobietan, eta lo jaincordeen temploetan eguiten duena, urdequia jaten eta salda lohia bere uncietara ixurcen duena;
5 Erraten duena: Urrunt hadi, ez niri hurbil, ez baihaiz xahua: hainac ene sephaco orduan içanen dira ke, egun gucian erreco den su bat.
6 Iscribatua da ene aitzinean: ez naiz ixilic egonen, bainan eguinen diotet ordaina, bulharretara sariztaturen ditut,
7 Dio Jaunac, hequien tzarqueriec, eta batean hequien arbaso mendien gainean sacrificatzen eta munhoen gainean niri irain eguiten haritu direnen tzarqueriac eta hequien eguinça çaharraren saria pagaturen diotet bulharretara.