16 Icen hartan benedicatua dena lurrean, eguiazco Jaincoaz içanen da benedicatua; era lurrean cin eguiten duenac, eguiazco Jaincoaz cin eguinen du; ceren leheneco atsecabeac ahanciac baitira, eta ene beguietaric itzaliac.
17 Ecic huna non creatzen ditudan ceru berriac eta lur berri bat; eta beihalacoac ez dira orhoitzapenetan içanen, eta ez dira gogorat içanen.
18 Banian bethi guciraino çare bozturen eta jauciren nic creatzen ditudan hauquiez; ecen huna non eguiten dudan Jerusaleme goiheretasunezco hiri bat eta hango populua bozcariozco populu bat.
19 Eta goihereturen naiz Jerusalemen, eta bozcariaturen ene populuaren baithan; eta haren erditic ez da guehiago ençunen ez nigar-marrascaric, ez oihu deihadarric.
20 Ez da handic goanen haur gazteric, ez-eta guiçon-çahar bere urtheac bethe gabecoric; ceren haurra ehun urthetan hilen baita, eta ehun urthetaco bekatorea madaricatua içanen da.
21 Eta etcheac eguinen dituzte, eta hequietan egonen dira; eta mahastiac landatuco dituzte, eta hequien fruituac janen.
22 Eguinen duten etchea ez da berceen egoitza içanen; landatuco duten mahastico fruitua, ez dute berceec janen; ecen çuhaitzaren egunen araberacoac içanen dira ene populuaren egunac, eta haren escuetaco lanac iraupen handicoac içanen dira.