18 Banian bethi guciraino çare bozturen eta jauciren nic creatzen ditudan hauquiez; ecen huna non eguiten dudan Jerusaleme goiheretasunezco hiri bat eta hango populua bozcariozco populu bat.
19 Eta goihereturen naiz Jerusalemen, eta bozcariaturen ene populuaren baithan; eta haren erditic ez da guehiago ençunen ez nigar-marrascaric, ez oihu deihadarric.
20 Ez da handic goanen haur gazteric, ez-eta guiçon-çahar bere urtheac bethe gabecoric; ceren haurra ehun urthetan hilen baita, eta ehun urthetaco bekatorea madaricatua içanen da.
21 Eta etcheac eguinen dituzte, eta hequietan egonen dira; eta mahastiac landatuco dituzte, eta hequien fruituac janen.
22 Eguinen duten etchea ez da berceen egoitza içanen; landatuco duten mahastico fruitua, ez dute berceec janen; ecen çuhaitzaren egunen araberacoac içanen dira ene populuaren egunac, eta haren escuetaco lanac iraupen handicoac içanen dira.
23 Ene hautetsiec ez dira alferretan harico lanean, eta haurrac etzaizcote asalduen erdian sorthuco; ceren hura baita Jaunac benedicatu dituenen ganicaco iraulguia, eta hequien ilobasoac hequiequin.
24 Eta guerthaturen da, oihu eguinen duten baino lehen ençunen dudala; oraino minço direlaric, aditua duquedala.