2 Egun gucian escuac hedatu diozcat populu sinhestegabeco bati, ceina baitabila bere asmuen ondotic bide ez onean.
3 Populu, samurcera ene beguien aitzinean tarritatzen nauena; baratzeetan imolatzen, adrailuen gainean sacrificatzen duena;
4 Egoitza hobietan, eta lo jaincordeen temploetan eguiten duena, urdequia jaten eta salda lohia bere uncietara ixurcen duena;
5 Erraten duena: Urrunt hadi, ez niri hurbil, ez baihaiz xahua: hainac ene sephaco orduan içanen dira ke, egun gucian erreco den su bat.
6 Iscribatua da ene aitzinean: ez naiz ixilic egonen, bainan eguinen diotet ordaina, bulharretara sariztaturen ditut,
7 Dio Jaunac, hequien tzarqueriec, eta batean hequien arbaso mendien gainean sacrificatzen eta munhoen gainean niri irain eguiten haritu direnen tzarqueriac eta hequien eguinça çaharraren saria pagaturen diotet bulharretara.
8 Hau dio Jaunac: Hala-nola bihi bat aurkitzen bada mahats-molko batean, erraten baita: Ez xahu, Jaunaren benedicionetic delacotz; orobat eguinen dut ene cerbitzarien cariaz, ez baitut Israel gucia xahutuco.